Edukira joan

Lankide:Luciaecheverria/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

The Sims (serie)

The Sims simulazio sozial arloko bideo-joko serie bat da. Diseinatzailea Will Wright izan zen eta Maxis-ek garatu eta Elektronic Arts erakundeak argitaratu zituen. Bideo-jokoen serie arrakastatsuenetako bat da. Zehazki, 2008ko apirilaren 6an frankiziak 100 milioi bideo-joko saldu zituen mundu osoan eta historiako bideo-jokoen frankiziarik salduena da. The Sims 4 sagako salduena da, 30 milioi kopia baino gehiago saldu baititu; ondoren, The Sims (14 milioi), The Sims 2 (7 milioi) eta, azkenik, The Sims 3 (6 milioi kopia saldu dira).

Serie honetako bideo jokoek ez dute helburu zehatzik. Jokalariak “Sims” izeneko pertsonaiak sortzen ditu eta hauekin elkar eragiten du, pertsonaia bakoitza etxeetan jarriz eta hauen nahiak betetzen saiatuz (edo guztiz kontrakoa). Jokalariek beren Sims-ak aurrefabrikatutako etxeetan edo beraiek eraikitako etxeetan jar ditzakete. Jokoaren hedapen pakete bakoitzak jokalariek beren Sims-ekin egin dezaketena handitzen du, izaki edo maskota gehiago sortzeko ahalmenarekin, baita lanpostu, urtaro, elkarrekintza, joko-modua, objektu edo osagarriak berriak ere.

Historia

Urteetan zehar frankiziak hainbat errekor lortu ditu. Adibidez, inoiz PCan gehien saldu den bideo-jokoa izatea, 100 milioi joko baino gehiago munduan zehar saldu izana edo eragin handieneko bideo-jokoen serieetako bat izatea. 2010eko otsailaren 4ean seriak 10 urte bete zituen. Seriea nagusiki 4 joko osatzen dute: The Sims, The Sims 2, The Sims 3 eta The Sims 4, eta hauetaz aparte hainbat jarraipen.  Gainera joko bakoitza hainbat hedapen paketeak dituzte non objektu, arropa, jokabide modu berriak datozen.

Joko nagusiak

The Sims

Egileak dioen bezala, The Sims beste joko batean inspiratua dago. Joko hori Little Computer People izena hartzen du eta egileak txikitan jolasten zuen.

The Sims seriearen lehenengo bideo-jokoa da. Maxis garatua eta Electronic Arts argitaratua, 2000ko urtarrilaren 31n merkatura atera egin zen Microsoft Windows-erako. Jokoak proiekzio isometrikoa erabiltzen du eta SimCity izeneko hiri baten auzoan petsona birtual bat edo gehiagoren (“Sim-ak”) eguneroko eginkizunen simulazio ireki bat aurkezten du. Joko honek 7 hedapen pakete eta 4 deluxe edizio eduki bereziekin argitaratu ziren. Bertsio originala merkatura atera zen hainbat formatu eta multiplataforma bertsioetan.

Auzoa 1en (Hiri zaharra izena hartu zuena Unleashed paketearen argitarapenarekin) jokalariak gehien maite dituen Sims-ak ezagutzera eman ziren: Bella, Mortimer eta Cassandra Goth, Bob eta Betty Newbie, Pleasant familia… edo pertsonai bereziak Servoak, Pailazo tristea edo Superstar paketearen ospetsuak.

Gaur egun, The Sims jokoa ez da ia erabiltzen The Sims 2, 3 eta 4 jokoen argitarapenen ondorioz. Gainera, hainbeste urte izanda grafikoen eta jokabilitatearen aldetik askoz urriagoa da besteekin konparatuz. Izan ere, seriaren jarraitzaileek nostalgiarekin gogoratzen dute jokoa lehenengo izan zelako.

2002ko martxoaren 22rako The Sims 6.3 milioi kopia baino gehiago salduak zituen (13 bere 3 lehenengo hedapen paketeak kontuan hartzen badira).

Hedapen paketeak

  • The Sims: Livin’ Large - 2000ko abuztua

Objektu, ekintza eta Sim trebetasun gehiago erantsi ziren bizilagunekin harremanak izateko. Lan berriak eta elkarrizketarako gaiak ere bai.

  • The Sims: House Party - 2001eko martxoa

Orain, Sim-ek jaiak egin ditzakete beren etxeetan, jaietako objektu berriak eta arropa berriak gehitzen zaizkie, hala nola: diskoteka-pisu bat, DJko kabina bat, estereo berriak, zezen mekaniko bat, etab.

  • The Sims: Hot Date - 2001eko azaroa

Lehen aldiz, Sim-ak etxetik atera daitezke, hirigunera joan, diskoteketara, jatetxeetara afari erromantiko bat egitera.

  • The Sims: Vacation - 2002ko martxoa

Sims-ek hainbat leku dituzte oporretan joateko: hondartzak, elurra dagoen mendiak eta kanpatzeko basoak.

  • The Sims: Unleashed - 2002ko iraila

Sim-ei hainbat maskota edukitzeko aukera ematen die, eta auzoak zabaltzen ditu; denda, parke eta abar eraiki daitezke.

  • The Sims: Superstar - 2003ko maiatza

Studio City gehitu da. Eremu berri horretan, zure Sim-ek abeslari, modelo edo aktore gisa lan egin dezakete, bainuetxeetan erlaxatu eta jende ospetsua ezagutu.

  • The Sims: Makin’ Magic - 2003ko urria

Zure Sim-ek magia erabili eta ikas ditzakete. Auzo magiko bat gehitu da.

Deluxe edizioak

  • The Sims: Deluxe Edition - 2002

Livin' Large, deluxe objektuak eta jokoaren sortzailea biltzen ditu.

  • The Sims: Double Deluxe - 2003

Livin' Large, House Party, double deluxe objektuak eta jokoaren sortzailea biltzen ditu.

  • The Sims: Triple Deluxe - 2004ko maiatza

Livin' Large, House Party, Vacation eta triple deluxe objektuak eta jokoaren sortzailea biltzen ditu.

  • The Sims: Complete Collection - 2006ko martxoa

7 hedapen paketeak DVD batean biltzen ditu.

The Sims 2

Seriearen bigarren jokoa 2004ko irailaren 14ean argitaratu zen. Bertsio originala Maxis garatu zuen eta Electronic Arts argitaratu. Izan ere, 2006 eta 2008 urteen artean hedapen eta osagarri paketeak The Sims Division garatu zituen. Bere ekarpen nagusiena 3 dimentsioetako grafikoak izan zen jokoa askoz erakargarriagoa bihurtuz. Beste ekarpen bat bizi zikloa izan zen. Joku honetan Sim-ak haurtzaroa, nerabezaroa, helduaroa eta zahartaroa zeharkatzen dute hil arte. Gainera, genetika gehitu zen eta Sim-en haurrak bere gurasoen antza bai fisikoki bai pertsonalki dute.

Hortaz aparte, nerabeak, helduak eta zaharrak bizi helburuak dituzte eta hauek hain bizitzan oso garrantzitsuak dira. Bizi helburu panela gehitzen da eta honek 8 ikono, 4 nahi eta 4 beldur ditu. Hauek, egunero edo baten bat betetzen denean, ausaz aldatzen dira. Panel horretan zoriontasuna neurtzen duen neurgailu bat dago eta nahiak betetzen badira, honek gora egiten du. Aldiz, beldurrak betetzen badira, behera egiten du eta neurgailuaren balioa oso baxua badago Sim-a oso gaizki dagoela esan nahi du. Hauek dira aukeratu daitezkeen bizi helburuak: maitasun-harremanak, familia-harremanak, dirutza, ospea eta jakintza.

The Sims 2 lehenengo jokoaren kronologian oinarrituz 25 urte beranduago kokatzen da. Hau jakin daiteke munduan dauden familiengatik. Adibidez, Pleasant familia, “Pleasantview” auzoan instalatu dena. Gainera, Goth familia hainbat aldaketa jasan ditu. Bella desagertu egin da (ustez OHE batek abduzitua). Alexander, Bella eta Mortimerren seme berria. Cassandra joku honetan heldua da eta Mortimer zaharra. Beste aldetik, Broke familia. Brandy Broke (Bob eta Betty Newbie familiaren alaba) dolu-egoeran dagoena bere senarraren heriotzaren ondorioz, bere bi semeak (eta bidean dagoen hirugarren bat) bakarrik hezi behar ditu. Beste aldetik, joku honetan ikusten da Michael Bachelor (Sims 2 jokoan hilda), Bellaren anaia dela eta Mina Calienterekin ezkondu zela.

Joku honetarako hainbat hedapen pakete atera ziren. Zehazki 8 hedapen pakete, 9 osagarri pakete eta 3 deluxe edizio. Gainera 400 objektu baino gehiago argitaratu ziren ofizialki “The Sims 2 Store” dendan. 2008ko apirilaren 16an, frankiziaren salmentak 100 milioi kopia baino gehiago saldu zituen.

Hedapen paketeak

  • The Sims 2: Unversity - 2005eko martxoa

Zure Sim-ak unibertsitatera joan eta karrera bat ikasi dezakete, lan esklusiboetara sartzeko. Baina hori lortzeko asko ikasi beharko dute (edo gizarte sekretu batean sartu...). Adin berri bat gehitu da: gaztaroa, anaidiak, unibertsitate gisako auzoak eta eragin aurreratua. Zombieak ere gehitzen dira SIM izaki gisa.

  • The Sims 2: Nightlive - 2005eko iraila

Orain, zure Sim-a lagunekin joan daiteke gau osoan dantzatzera, norbaitekin ligatzen saiatzera edo, besterik gabe, autoaz harro egotera. Banpiroak ere gehitzen dira Sim izaki gisa.

  • The Sims 2: Open for business - 2006ko martxoa

Hedapen horrekin, Sim-ek negozio bat muntatu ahal izango dute etxean edo orube bat erosi. Saldu, handizka erosi, kontratatu pertsonala, pertsonala kanporatu, fidatu zure bezeroak eta ondo tratatu. Hala, zure Sim familiak simoleoi kopuru handia lortuko du... baldin eta lapurrek bisitatuko ez badituzte. Halaber, Sim izaki gisa eransten dira robotak.

  • The Sims 2: Pets - 2006ko urria

Gehitu kide berri bat zure familiari. Orain maskota bat eduki ahal izango duzu maite eta mimatzeko. Etxekotu egin beharko duzu, irabazi, paseatzera eraman... Eta alfonbran pipirik ez egitea! Gizon-otsoak ere gehitzen dira Sim izaki gisa.

  • The Sims 2: Seasons - 2007ko martxoa

Gehitu kide berri bat zure familiari. Orain maskota bat eduki ahal izango duzu maite eta mimatzeko. Etxekotu egin beharko duzu, irabazi, pack honekin batera eraman. Zure simek urtaro-aldaketaz gozatu ahal izango dute. Uda itogarri batetik negu hotz batera igaroko dira; udaberri euritsu batetik udazken hostotsu batera. Euria egingo du, elurra egingo du, txingorra egingo du, baina ez ahaztu ondo biltzea edo hotzez edo beroz hilko dira! Sim-landareak ere gehitzen dira Sim izaki gisa.

  • The Sims 2: Bon Voyage - 2007ko iraila

Eraman Sims oporretan, bakarrik edo familiarekin, lagunekin edo bikotekidearekin. Uharte tropikal bat, Ekialde urruna edo mendia aukeratzeko aukera izango duzu eta ahaztu astebeteko bizitza arrunta. Ikasi dantza tipikoak, dastatu leku bakoitzeko janaria, etzan hondartzan, ezer ez itsasoan edo aurkitu leku sekretuak. Hori bai, ez ahaztu zure motxila eta argazki-kamera bidaiako unerik dibertigarrienak hilezkortzeko. Yeti ere gehitzen da Sim izaki gisa.

  • The Sims 2: FreeTime - 2008ko otsaila

Dena dela, gozatu Los Simsen inoiz ikusi gabeko zaletasunez. Jokatu futbolean, saskibaloian edo errugbian, sortu zure autoa txatarra pila batetik abiatuta, muntatu haurtzaindegi bat, ikasi baleta edo biolina jotzen, moldatu buztinezko irudiak edo behatu zerua zure prismatikoekin. Intsektu pila bat bildu eta zure egongelan erakutsi ahal izango dituzu. Halaber, Lanpararen Jeinua gehitzen da Sim izaki gisa.

  • The Sims 2: Apartment Life - 2008ko iraila

Gure Simsek auzo lasaia utzi eta etxe handi batera joango dira bizitzera. Merkeagoak dira, baina ustekabeko bizilagunekin bizi beharko dute. Gaueko zarata jasango dute, nazkatu egingo dira haurrak oihuka entzuteaz, eta baliteke arropak barbakoa usaina hartzea, agian maitemindu eta denak merezi badu ere. Sims 3rako prestatuko zaituen beste jolas bat. Magoak eta sorginak ere gehitzen dira Sim izaki gisa.

Osagarri paketeak

  • The Sims 2: Family Fun Stuff - 2006ko apirila

Objektu, ekintza eta Sims trebetasun gehiago gehitu ziren bizilagunekin harremanetan jartzeko. Lan berriak eta elkarrizketarako gaiak ere bai.

  • The Sims 2: Glamour Life Stuff - 2006ko iraila

Orain, SIMSek jaiak egin ditzakete beren etxeetan, jai-giroko objektu berriak eta arropa berriak gehitzen dira, hala nola: diskotekako pisu bat, DJ kabina bat, estereo berriak, zezen mekaniko bat, etab.

  • The Sims 2: Happy Holidays Stuff - 2006ko urria

Simek hainbat helmuga dituzte oporretara joateko, hala nola hondartzak, elurra dagoen mendiak eta kanpatzeko basoak.

  • The Sims 2: Celebration! Stuff - 2007ko apirila
  • The Sims 2: H&M Stuff - 2007ko ekaina
  • The Sims 2: Teen Style Stuff - 2007ko azaroa
  • The Sims 2: Kitchen & Bathroom - Interior Design Stuff - 2008ko apirila
  • The Sims 2: IKEA Home Stuff - 2008ko ekaina
  • The Sims 2: Mansion & Garden Stuff - 2008ko azaroa

Deluxe edizioak

  • The Sims 2: Deluxe - 2007ko maiatza
  • The Sims 2: Double Deluxe - 2008ko apirila
  • The Sims 2: Ultimate collection - 2014ko uztaila

The Sims 3

The Sims 3 jokoaren berri egon zen azaroaren 2006an. Izan eren 2009ko ekainaren 2ra arte ez zen mundu osoan argitaratu. Bildumazale edizio bat atera zen baita ere, eta honek objektu esklusiboak, erronbo forma duen USB bat eta gida ofiziala ekartzen zituen. Argitarapenatik bi hilabetera jokoak 3.7 milioi kopia salduak zituen.

The Sims 3ren ekoizpena The Sims 2 argitarapenaren ondoren hasi zen. Jokoaren istorioa sagaren lehenengo jokoa baino 25 urte lehenago kokatzen da kronologikoki. Joko honen ekarpen nagusia mundu irekia izan zen.

Joko honek 10 hedapen pakete eta 9 osagarri pakete ditu eta hainbat objektu desberdinak erosteko aukera “The Sims 3 Store” dendaren bidez.

Oraingoan, Maxis ez dago frankiziaren ekoizpenean sartuta, ekoizleak The Sims Division baitira. Gainera 2009ko apirilaren 8an Will Wrightek (jokoaren sortzailea) Maxisen lan egiteari utzi zion.

The Sims 3 jokoa mugikorren plataformetarako ere jaurti dute eta baita Xbox 360, PlayStation 3, Nintendo Wii eta Nintendo DS kontsoletarako.

Hedapen paketeak

  • The Sims 3: World Adventures - 2009ko azaroa
  • The Sims 3: Ambitions - 2010eko ekaina
  • The Sims 3: Late Night - 2010eko urria
  • The Sims 3: Generations - 2011ko maiatza
  • The Sims 3: Pets - 2011ko urria
  • The Sims 3: Showtime - 2012ko martxoa
  • The Sims 3: Supernatural - 2012ko iraila
  • The Sims 3: Seasons - 2012ko azaroa
  • The Sims 3: University Life - 2013ko martxoa
  • The Sims 3: Island Paradise - 2013ko ekaina
  • The Sims 3: Into the future - 2013ko urria

Osagarri paketeak

  • The Sims 3: High End Loft Stuff - 2010eko otsaila
  • The Sims 3: Fast Lane Stuff - 2010eko iraila
  • The Sims 3: Outdoors Stuff - 2011ko otsaila
  • The Sims 3: Town Life Stuff
  • The Sims 3: Master Suite Stuff
  • The Sims 3: Katy Perry Sweet Treats Stuff
  • The Sims 3: Diesel for Successful Living Stuff
  • The Sims 3: 70s 80s 90s Stuff
  • The Sims 3: Movie Stuff

The Sims 4

2013ko maiatzaren 6an The Sims 4 jokoaren berri eman en eta 2014ko irailaren 2an (Estatu Batuetan) eta 4ean mundu osorako argitaratu zen. Jokoa askoz intuitiboagoa eta errazagoa da seriearen besteekin konparatuz eta emozioak eta multiatazak gehitu ziren. Hasieran jokoak errore asko zituen. Izan ere, denborarekin eta eguneraketa berriekin arazo horiek konpontzen joan dira.

Eduki paketeak

  • The Sims 4: Outdoor Retreat
  • The Sims 4: Spa Day
  • The Sims 4: Dine Out
  • The Sims 4: Vampires
  • The Sims 4: Parenthood
  • The Sims 4: Jungle Adventure
  • The Sims 4: Strangerville
  • The Sims 4: Realm Of Magic
  • The Sims 4: Star WarsTM Journey to Batuu
  • The Sims 4: Dream Home Decorator
  • The Sims 4: My Wedding Stories
  • The Sims 4: Werewolves

Hedapen paketeak

  • The Sims 4: Get to Work
  • The Sims 4: Get Together
  • The Sims 4: City Liviing
  • The Sims 4: Cats & Dogs
  • The Sims 4: Seasons
  • The Sims 4: Get Famous
  • The Sims 4: Island Living
  • The Sims 4: Discover University
  • The Sims 4: Eco Lifestyle
  • The Sims 4: Snowy Scape
  • The Sims 4: Cottage Living
  • The Sims 4: High School Years

Osagarri paketeak

  • The Sims 4: Luxury Party Stuff
  • The Sims 4: Perfect Patio Stuff
  • The Sims 4: Cool Kitchen Stuff
  • The Sims 4: Spooky Stuff
  • The Sims 4: Movie Hangout Stuff
  • The Sims 4: Romantic Garden Stuff
  • The Sims 4: Kids Room Stuff
  • The Sims 4: Backyard Stuff
  • The Sims 4: Vintage Glamour Stuff
  • The Sims 4: Bowling Night Stuff
  • The Sims 4: Fitness Stuff
  • The Sims 4: Toddler Stuff
  • The Sims 4: Laundry Day Stuff
  • The Sims 4: My First Pet Stuff
  • The Sims 4: Moschino Stuff
  • The Sims 4: Tiny Living Stuff
  • The Sims 4: Nifty Knitting Stuff
  • The Sims 4: Paranormal Stuff

Kits

  • The Sims 4: Bust the Dust Kit
  • The Sims 4: Country Kitchen Kit
  • The Sims 4: Throwback Fit Kit
  • The Sims 4: Countryard Oasis Kit
  • The Sims 4: Industrial Loft Kit
  • The Sims 4: Fashion Street Kit
  • The Sims 4: Incheon Arrivals Kit
  • The Sims 4: Blooming Rooms Kit
  • The Sims 4: Modern Menswear Kit
  • The Sims 4: Carnaval Streetwear Kit
  • The Sims 4: Décor to the Max Kit
  • The Sims 4: Moonlight Chic Kit
  • The Sims 4: Little Campers Kit
  • The Sims 4: First Fits Kit
  • The Sims 4: Desert Luxe Kit

Sim mundua

Simlish, sim lengoaia

Simek "Simlish" izeneko hizkuntza bat hitz egiten dute. Stephen Kearinek eta Gerri Lawlorrek sortu zuten eta Italieran, frantsesen, txekieran eta japonieran oinarritua dago, baina ez dago osorik, hortaz, ezin da ikasi. Nazioarteko hainbat abeslarik euren abestirik arrakastatsuenak berriro interpretatu dituzte sim-en hizkuntzan, hauetako batzuk, La Oreja de Van Gogh, Black Eyed Peas eta Lilly Allen dira. Simlish hizkuntzako hainbat hitz adibidez “hey” (kaixo), “dag-dag” (agur) eta “chumcha” (pizza) dira.

Simoleon, sim moneta

Simek bideojoko guztietan beren moneta propioa erabiltzen dute, "Simoleon" izenekoa ( § sinboloarekin adierazten da). Monetaren balioa ezezaguna da. Normalen simek lana egiten edo tresnak saltzen irabazten dituzte. SimCity seriearen kasuan, monetak simen hiria eraikitzeko ere balio dute.

Plumbob, The Sims seriearen sinbolo nagusia

"Plumbob berdea" sagaren ezaugarri nagusia da.  Erronbo tridimentsional bat da, oinarri hexagonaleko bi piramide lotuz osatzen dena. Lehen The Sims jokotik erabiltzen da. Jokoan, plumbob-a aukeratutako Sim-aren gogo-aldartearen adierazle bat da, uneoro sim-aren buruaren gainean biratu eta kolorea aldatzen duena (berdea, horia eta gorria).

Komunitatearen artean, gero eta ospetsuagoa bihurtu zen. The Sims 2 agertu zenean, plumbob-a jokoan sartzeaz gain, logotipoan txertatu zen,  The Sims-en nazioarteko sinbolo bihurtu zen eta jokoen jarraitzaileek, plumbob-a janzten hasi ziren, diadema edo txapel batekin..

Urtebete inguru falta zenean The Sims 3 merkaturatzeko, EAk jokoari buruzko xehetasunak ematen hasi zen eta adierazi zuen oraingoan logotipoan plunbob-a oso handia izango zela ( Sims 2rena ez bezala).  Electronic Arts-ek, orduan, plumbob-aren irudia erregistratu zuen.

Sim motak

  • Sim arrunta: Sim-ak gizakien errepresentazioa dira jokoan eta bertsio guztietan agertzen diren bakarrak dira, SimsAnimals bertsioan izan ezik. Jokoetan, hainbat premiazko behar dauzkate asetzeko (gosea, lo egitea, higienea etab.). The Sims 2 jokoan, jolasteko modua aldatu zen sim-belaunaldiak  egin ahal izateko eta baita ere hauek pertsonalizatzeko aukerak gehitu ziren. The Sims 4en, sim-en pertsonalizaio aukerak oso zabalak dira: itxuraz gain, hauen gustuak, pertsonalitatea eta sexua erabat pertsonalizatu daitezke (adibidez haurdun geratzeko aukera duten ala ez edo zutik ontziratzeko gaitasuna duten ala ez aukeratu daiteke).
  • Sim landarea / “Simagreste”: The Sims 2 eta  The Sims 3 jokoetan, hauek ezin dira hasieratik sortu, soilik beste sim baten eraginez, bihur daiteke sim arrunt bat sim landare. Hauen asetu beharreko premiazko beharrak, sim arruntenen desberdinak dira: maitasuna, ura eta eguzki argia dira esaterako. Sim landareen itxura ere desberdina da, berdeak dira eta The Sims 2n ezin zaie arropa edo orrazkera aldatu. Landareekin atseginak dira, eta hauekin ekintza bereziak burutu ditzakete. The Sims 4en, zuhaitz magiko batetik eskuratu daitezkeen fruituen bidez sor daitezke.
  • Sim maitagarria:  Sims 3n, hauek hegoak hainbat modutan eraman ditzakete eta haiekin hegan egiteko aukera izateaz gain, landareekin lagunkoiak dira eta beste izaki bizidunei laguntzeko trebetasunak dituzte: gainerako simen egoera negatiboak senda ditzakete. TheSims 2n, Maitagarriak NPC dira; doakoan, maskoten sailean erosten dira.
  • Sim estralurtarra:  Ezaugarri fisiko eta ahalmen desberdinak dituzte, horien artean,  buru-kontrola, lorik ez egitea eta simak ontzietan abduzitzea daude. PSPrako The Sims 2ren bertsioan, hauek dira jokalariaren etsai nagusiak.
  • Sim animaliak: Hauek dira aurki daitezken animaliak: txakurrak, katuak, untxiak, zaldiak, azeriak, elur-oreinak, oreinak, intsektuak, hegaztiak, narrastiak, karraskariak eta arrainak. Jokoetan, animaliak harrapatzeko, biltzeko, ehizatzeko, adoptatzeko edo hezteko erabiltzen dira, SimAnimals-en izan ezik, non haiek dira jokoaren protagonistak (sim gizakiak diren bezala gainontzeko jokoetan).
  • Sim likantropoa: Hauek gauean eraldatzen dira eta beste Sims batzuk likantropo bihur ditzakete. Egunero eraldatzen dira gaueko 8etatik aurrera, eta normaltasunera itzultzen dira goizean.  Sims 3 jokoan gehitu zirenetik, haur likantropoak sortzeko aukera dago, ehizatu dezakete, haragi gordina jan dezakete, eguneko edozein ordutan eraldatu eta des-eraldatu ere egin daitezke, baina ilargi betea dagoenean jokalariak ezin ditu kontrolatu.
  • Sim banpiroa: Ezin dute eguzkia hartu, azkarrak dira eta ez dute lorik egiten. Ezin dira ispiluetan islatu eta gainontzeko sim arruntak eraldatzea edo haien odola edatea aukeratu dezakete, ez baitute elikagai normalik kontsumitzen. Sims 4n, eguzkiaren izpien azpian badaude, erre eta hil egin daitezke. Bertsio honetan ere trebetasun desberdinak praktikatu ditzakete boteretsuagoak izateko eta eguzki-izpiekiko immunitatea eskuratzeko.
  • Sim sorgina/belagilea/ijitoa: Sim arrunt baten itxura dute. Sorginkeriak egin ditzakekete, adibidez, egoera negatiboak sendatzea eta istripuak eragitea edo saihestea. The Sims 2n "Onak", "Gaiztoak" eta "Neutralak" daude. Sorgina oso gaiztoa bada, azala berdea bilakatuko zaio eta ezingo da aldatu. The Sims 3n sorginek erratzak erabil ditzakete ibilgailu gisa.
  • Sim lamia: Hauek jaio edo eralda daitezke. Distantzia handiak igeri egin diezakete azkar eta ito gabe. Itsas izakiekin ekintza bereziak burutzen dituzte eta  “Onak” edo “Txarrak" bezala katalogatu daitezke. Itsasoan maiz sartzen ez direnean isatsa galtzera iristen dira eta hidratatzen ez badira hil egin daitezke. Uretan sartzean isatsa ateratzen zaie, eta lehorrera itzultzenan isatsa desagertu eta hankak ateratzen zaizkie.
  • Sim robot/”Servo”/”Plumbot”: Robot erabilgarriak dira, beste sim batzuek bakarrik sor ditzaketenak. Geroago, The Sims 3n jokoaren hasieratik sor zitezkeen. Sim arruntak zerbitzatzeko eginak daude eta ezin dira ugaldu.
  • Sim jeinua: Jeinu batek hainbat desio eman diezazkioke hari deitu dion simari.  The Sims-en lehen bi jokoetan, desioek ondorio positiboak zein negatiboak izan ditzakete. PS2ren Sims 2an erosteko artikulu gisa agertzen dira eta Sims 3n, hasieratik sor daitezke edo sim arrunt bat eralda daiteke naturaz gaindiko kreaturen elixir batekin.
  • Sim zonbia: Jokoetan lehen aldiz gehitu zirenean, Parkari sim bat ez hiltzeko erregutzen ziotenean sortzen ziren zonbiak, baina hauek ez zuten trebetasunik edo desberdintasunik beren portaeran, antidoto bat eman arte. Sims 2an lanbide paranormala amaitzean bakarrik sor daitezke, baina ezin dira egoera horretatik sendatu eta ezin dituzte beste Sims batzuk kutsatu. Sims 3etan, elixir bat eros daiteke zonbi bihurtzeko edo des-eraldatzeko, gainera, zonbiek kosk egin dezakete zonbie gehiago sortzeko. Batzuetan ere, berpizte-praktika txar baten emaitza dira.
  • Sim momia: 2 mota daude, horietako batean NPCak dira eta gainontzeko simen etsaiak dira. Besteak, sim momia erabilgarriak dira,hauek Zonbien oso antzekoak dira. Sims 3n zenbait harribitxi edo pitxer eta sarkofago berezi elkartu behar dira sim arrunt bat momia izatera eraldatzeko. Momia haurtxoak izateko modu bakarra, jaio aurretik gurasoa momifikatzea da.
  • Sim mamua: Ezin dira hasieratik sortu, heriotzarekin edozein sim mamua bilakatuko baita. Seriaren lehen emanaldian, hauek giza forma zuten, baina beren azala urdina edo berdexka zen, eta NPCak ziren (Sim biziak beldurtzez zituzten). Sims 2-tik aurrera, tonalitate desberdinak dituzte, izan duten heriotza motaren arabera, eta guztiak erdi-gardenak dira. Sims 3etan, "Mamu onak" eta "Mamu txarrak" katalogatu daitezke. Sims 4etan koloreek bere animo egoera adierazten dute eta hil zen moduaren arabera, honek trebetasun bereziak lortuko ditu.
  • Irudimeneko laguna: Sim haurrek imajina dezaketen pertsonaia da. Sim bat jaiotzen denean, panpina oparitan dator postontzian, eta, orduan, behin bere eskuetan, asko jolastu beharko du berarekin, beste edozein bezalako izaki bihurtzeko aukera izateko. Haurrarekin haziko da nerabezarora arte, eta elkarrekin edo irudimenezko beste lagun batekin maitemindu ahal izango dira.
  • Sim eskeletoa: Parka da entrega guztietan agertu den eskeleto bakarra, honek simetan heriotza irudikatzen du, eta borrero lana egiten du: sega bat darama berarekin, zeinarekin simak hilko baitu bere bizi-zikloa bete duenean, edo istripuz edo beste arrazoiren batengatik hil denean. Sims 3tik zerrenda bat edo tableta elektroniko bat erabiltzen du berarekin eramango den sim izena aukeratzeko, bertsio batzuetan berarekin negozia daiteke, sim bat eraman ez dezan. The Sims 4n, bi eguneko epean erlikia bat erabiliz sim bat eskeleto bihur daiteke. Hauek zerbitzari gisa ere kontratatu daitezke epe laburrerako. Ez dute maskuri, gose, energia eta higiene premiarik, ezin dira erreproduzitu eta ezin dira pertsonalizatu eta elikagaiak irensten badituzte, hauek lurrera eroriko dira.
  • Katu espektralak: Katu espektralak "Txarrak", "Onak" eta "Neutroak" izan daitezke, inbokatzen dituzten sorginaren arabera. Beltzak, zuriak eta grisak izan daitezke, eta, aura berdeak, urdinak eta urre-kolorekoak dauzkate. Katu arruntak ez bezala, hauek ezin dira gurutzatu eta immuneak dira Tempus Interruptus delakoarekiko, eta heuren inbokadoreak deskuidatzen baditu edo joaten bada, desagertu egingo dira.
  • Unikornioak: Unikornioak teleportatu, landareak azkarrago haztea eragin eta sute baten sua itzali dezakete. Ezin dira berpiztu, eta hauek hiltzen direnean Parkak muntatu egiten ditu, besarkatu egiten ditu eta beraiekin joaten da. Hauek madarikazioa edo bedeinkapena eskaini dezakete. Sims FreePlay-n ez dute trebetasun berezirik eta misio baten bidez bakarrik lor daitezke.
  • Dragoiak: Horiak, moreak eta gorriak dira, denek daukate gauzak erretzeko gaitasun bera eta mantentzeko oso zailak diren animaliak dira. Sims 3n trebetasun bereziak dituzte larruazalaren tonuaren arabera (gorria, morea, berdea eta beltza): gorriek sua bota dezakete, moreek bizkorrago erlazionatzen lagunduko dizute, berdeek naturari laguntzen diote, erlikiak aurkitu eta uzta biltzen dute, eta dragoi beltzek sorginkeriak bota ditzakete, heriotzaren lorea eta mamuak dei ditzakete beste simei batzuei erasotzeko. Sims FreePlay-n ez dute trebetasun berezirik.

Sekuelak eta spin-offak

The Sims Online

2002ko abenduan, Maxis-ek The Sims Online jokoa salmentan jarri zuen. Joko honek MMORPG bertsioan jokatzea ahalbidetzen zuen. Honen helburua MMORPG jokoen munduan ospea irabaztea zen baina ez zuten lortu.

Jokalari askok seriean jadanik zegoen jokoaren antzeko zerbait aurkitzea espero zuten baina ez zen hori gertatu. Aldizkari gehienen analisiak txateatzeko gela handi bat bezalakoa zela esan zuten.

2008an EA-Land izeneko proiektu bat sortu zen The Sims Online jokoa zerbitzari berrietan eguneratu zuena. The Sims Online jokoan oinarrituta zegoen baina hobekuntza berriekin. Izan ere, 2008ko abuztuaren 1ean EAk zerbitzuaren behin betiko itxieraren berri eman zuen.

The Sims Stories

The Sims Stories beste bideo-joko serie bat da The Sims frankiziaren munduan. Seriearen lehenengo jokoa 2007an argitaratua izan zen. Garatzaileak Electronic Arts dira eta The Sims 2 jokoaren aldatutako bertsio bat da. Joko hau bereziki errendimendu gutxiko ordenagailuetan The Sims 2 jokoa jokatu ahal izateko sortu zen. Bere ezaugarri nagusia jokatu bitartean istorio bat jarraitzeko aukera ematen duela da. Serie hau 3 jokoek osatzen dute eta frankiziaren jokoetan berriak direnen pertsonentzat dago zuzenduta.

  • The Sims 2: Life Stories - 2007ko otsaila
  • The Sims 2: Pet Stories - 2007ko ekaina
  • The Sims 2: Castaway Stories - 2008ko otsaila

MySims

MySims frankiziaren beste serie bat da baina hau, Wii eta Ninendo DS kontsoletara dago zuzenduta, lehenengo bertsioa kenduta ordenagailuetarako baita ere argitaratu baizuten online modu bat gehituz. Haurrentzat zuzenduta dago eta pertsonaien itxura chibi estiloaren eta Nintendoko Mii pertsonaien antzekoa da. Seriea 2007an hasi zen.

  • MySims - 2007ko iraila
  • MySims Kingdom - 2008ko urria
  • MySims Racing - 2009ko ekaina
  • MySims Party - 2009ko ekaina
  • MySims Party - 2009ko ekaina
  • MySims Agents - 2009ko martxoa
  • MySims Sky Heroes - 2010eko iraila

The Sims kontsoletan

  • The Sims
  • The Sims Bustin’ Out - 2003ko abendua
  • The Urbz: Sims in the City - 2004ko azaroa
  • The Sims 2 - 2005eko azaroa
  • The Sims 2: Pets - 2006ko urria
  • The Sims 2: Castaway - 2007ko urria
  • The Sims 2: Apartment Pets - 2008ko abuztua
  • SimAnimals - 2009ko urtarrila
  • The Sims 3 - 2010eko azaroa
  • The Sims 3: Pets - 2011ko urria
  • The Sims 4 - 2017ko azaroa

The Sims mugikorretan

  • The Sims 2 - 2004
  • The Sims 2: Pets - 2006
  • The Sims DJ - 2006
  • The Sims 2: Castaway - 2007
  • The Sims 3 - 2009
  • MySims - 2009
  • The Sims 3: World Adventures - 2010
  • The Sims 3: Ambitions - 2010
  • The Sims FreePlay - 2011
  • The Sims 3: Supernatural - 2012
  • The Sims Mobile - 2017

The Sims Medieval

The Sims Medieval Sim-ak Erdi Aroan kokatzen dituen jokoa da, eta Sims-eko historian inoiz ikusi gabeko joko bat dakarkigu. Jokalariek heroiak sortu ahal izango dituzte, misioetan murgildu, erreinu bat eraiki eta kontrolatu, eta heroi sim bakoitzarekin jokatu lurrean. Sormena infinitua izango da, drama, maitasun, gatazka eta komediaz betetako istorio berriekin. The Sims Medieval aukera ematen die jokalariei Erdi Aroko erresuma bat eraikizeko, bizitzako eremu guztietako pertsonaiak kontrolatzeko, errege-erreginetatik hasi eta zaldunak eta aztiak, errementariak eta bizardunak. Hainbat aukera eskaintzen ditu misio moduan kontatzeko: ezpata mitiko bat egitea, erregetza ezkontza bat antolatzea, erresuma azti gaizto batetik babestea, gazteriaren iturria aurkitzea. Misio bakoitza erabat desberdina izango da kontrolatzen ari den Sim heroiaren arabera. Jokalariek erresumara iristen den heroi berri bakoitza pertsonalizatu ahal izango dute, bere ezaugarrien hautaketa eta akatsik okerrena barne. Jokalariak beren pertsonaietara hurbilduko dira, misio ekipoetan bidaltzeaz gain, eguneroko erantzukizunak betetzen dituztela ziurtatuz, hala nola gaixoak sendatzea, produktu exotikoak saltzea edo armak egitea. Simei gertatzen zaiena jokalariaren araberakoa da.

Bestelakoak

The Sims: The Movie

2007ko maiatzaren 28an, Vatiety aldizkariak iragarri zuen 20th Century Fox The Sims-en egokitzapen zinematografiko bat prestatzen ari zela. Dirudienez, haur batzuek Los Simsen jolas bat erosten zuten, eta egun batean konturatu ziren jolasean egiten zutenak benetako bizitzan eragina zuela. Horrela aldatzen zuten beren mundua beren gogora. Argudio horren ondorioz, proiektuarekiko kritikak nabarmen areagotu ziren.

Hala ere, bazegoen argumentuaren beste bertsio bat IMDb-ren arabera, "Andie" Vista Gentilera joan zen bizitzera, eta han dena ez dela dirudien bezain polita eta familien arteko lehia handia dagoela ikusi zuen. Garrantzitsuena ere deskubritu: botere handiago batek kontrolatzen ditu, eta bideojoko batean sartuta zeuden.

Oraindik ez dakigu filma egingo den.

MySims animazo serie gisa

2008ko uztailaren 23an, EAk prentsa ohar baten bidez iragarri zuen (Los Simsen filma ere iragarri zuen) Film Romanen esku zegoela MySims-en oinarritutako telebista-animazioko telesail baten garapena.

Sariak

Guiness World Records

2008an “Simulazioko jokorik salduena” eta “Historiako PCko jokorik salduena” record-ak eskuratu zituen.

Los Sims: Hamarkadako joko eraginkorrena (Wired)

2009ko abenduak 24, Wired aldizkariaren, eragin hendieneko 15 jokuen zerrendan lehenengo postua lortu zuen.

PETA Prodigi Awards

2009ko abenduan, PETAk (People for the Ethical Tractement of Animals), animalien aldeko nazioarteko erakundeak, Proggy Awards sariak eman zituen, eta Los Sims 3-k irabazi zuen "Animaliekin gehien estimatutako jokoa" kategorian.

AFTA Academy Fellowship Award

2007ko urrian, Britainiar Zinemagintza eta Telebistako Akademiak (BAFTA) Will Wrighte bideojokoen diseinatzaileak, bideojokoen munduan egindako lana baloratu zuen, BAFTA Academy Fellowship Award ohorezko kidearen saria emanez.

Vaguard Award 2007

2007ko urtarrilaren 20an, Willek "Producers Guild of America" erakundeak emandako Vaguard Award saria jaso zuen, komunikazioan eta teknologian egindako aurrerapenak aitortuz. George Lucasek, Pixarrek edo James Cameronek lehenago lortu zuten, baina Will bideojokoen lehen ekoizlea zen.

Will Wright: Bizitza Oso Bati GDC Saria

Will Wright Ospearen Aretoan

2002ko otsailean, Will Wrightek izar bat lortu zuen Arte eta Zientzia Interaktiboen Akademiako Ospearen Aretoan. Will Wright izar bat lortu zuen bosgarren pertsona izan zen.

Lucy Bradshaw: Bideojokoen industrian eragin handienetakoa izan duen emakumea

Will Wrighte bideojokoen diseinatzaileaz gain, Lucy Bradshaw-ek (SimCity 3000, Los Sims eta Spore jokoen sortzaileetako bat) ere hainbat aitorpen jaso ditu, "bideojokoen industrian eragin handiena duten emakumeen" zerrendatan sartuz. Kotaku blogak zazpigarren postuan ezarri zuen, eta GamingAngelek berriz lehenengoan.