Edukira joan

Hanyu pinyin

Wikipedia, Entziklopedia askea
TjBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 04:07, 21 maiatza 2012
Hemengo testu batzuk txineraz daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu txinera ikurren ordez.

Hanyu pinyin (txinera sinplifikatuz: 汉语拼音; txinera tradizionalez: 漢語拼音; Hanyu Pinyin: Hànyǔ Pīnyīn, berez "Han hizkuntzaren notazio fonetikoa", askotan Pinyin soilik) erromatartze sistema bat da, mandarin txinera latin letretara (erromatar alfabetora) aldatzeko modu bat.

Hanyu Pinyin sistema 1958. urtean izan zen baietsia eta 1979an ofizialtzat hartua Txinako Herri-Errepublikan. Aurreko erromatartze sistemak ordeztu zituen, hala nola, Wade-Giles (1859) eta Posta Sistemako Pinyina. Harrezkeroztik Singapureko gobernuak eta hainbat nazioarteko erakundek mandarin txineraren transkripzio sistematzat hartu dute.

Adibidez, beste barne aldaketa batzuez gain, sistema berriarekin Txinako hiriburua idazteko modua aldatu da: Pekin (Peking) > Beijing (北京). Sistemaren aldaketak hasierako terminoa bakarrik aldatu du Pe > Bei (北 = iparraldea), bigarren zatiaren aldaketa eboluzio fonetikoa da soilik, antzinako mandarinetik gaurkora (京 = King ala Jing = hiriburua).

Ikus, gainera