Edukira joan

Gerriko berde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Gerriko berdearen ikurra Gasteizen.
Londresko Metropolitan Green Belt.

Gerriko berdea, baita ere Eraztun berdea, hirigintzan hirien inguruan basa edota nekazari lurrak gordetzeko eta babesteko lurren sailkapena da. Oinarrizko ideia hirigunea begetazioaz inguratzea da, horrela hiritarren bizi balditzak eta basa-bizitza hobetzeko eta zaintzeko. Gerrikoan dauden lurrak haien artean konektatuta egon behar dira, hesi-efektua ekiditzeko.

Bide berdeak

Gerriko berdearekin lotura baldin badu ere, bide berdeek ez dute hiria inguratzen baizik eta gurutzatu. Bide berdeek ere sarritan herri desberdinak lotzen dituzte.

Helburuak

Gerriko berdeek beste helburuen artean hauek bilatzen dituzte:

  • Ingurumena eta biodibertsitatea babestea.
  • Hirien aire kalitatea hobetzea, kutsadura gutxituz.
  • Ingurumena hiritarren eskura jartzea, urruti joan beharrik
  • Nekazari inguruak babestea. Gerriko berdea izango ez balitz hirigintzak espazio horiek jango lituzke.

Gerriko berde ospetsuak

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak